XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela bada, informazioaren tekonologia berriak erabiltzetik eta, halaber, enpresa handiek zerbitzuak eta ekoizpena kanpoan kontratatzetik eratorritako merkatu-eremu berriak aprobetxatuz, teknologia eta kudeaketa-sistema berriei heltzen dieten enpresen sorkuntza bultzatu nahi da.

Enpresaren proiektu berrien sustatzaileek laguntza osoa behar dute, behin enpresa asmoaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ondoren, enpresa asmoaren azterketatik hasiz eta enpresa martxan jartzearekin bukatu arte.

Laguntza honek garrantzi berezia du, euren neurria eta berritasuna direla bide, bestelako laguntzak eta kanpoko finantzaketak lortzeko zailtasun bereziak dituzten garrantzi txikiko proiektuetarako.

Enpresen Sorkuntzarako Egitamuak, enpresaren proiektu eraberritzaileak aztertzen eta garatzen diren bitartean, aholkularitza eskaintzen die haien sustatzaileei, bai eta sortutako enpresa-kudeaketarako laguntza eta jarraipena ere.

Horretaz gain, berezko baliabideak hobetzeko finantzako laguntza ere eskaintzen die, horrela, hasierako finantzako egoera sendoagoa izanik, enpresa berria martxan jartzeari arrakastada lortzeko berme handiagoekin aurre eman ahal izan diezaioten.

Enpresen Sorkuntzarako Egitamuak hurrengo helburu orokorrak ditu:

- Enpresa eraberritzaile berriak martxan jartzeko erraztasunak ematea.

- Enpresa berrien bideragarritasunaren aukerak gehitzea.

- Lanpostuen sorkuntza sustatzea.

- Enpresa sortu berrien berezko baliabideak hobetzea.

- Enpresen dibertsifikazioa sustatzea.

- Informazioko gizarteak, aldaketa teknologikoek ekarri dituzten beharrizan berriek eta tokian tokiko eta herrialdeko merkatuen ohitura berriek sortu dituzten enpresen aukerez baliatzea.

Enpresaren proiektu berrien garapenaldiko aholkularitza, hala teknologiaren aldetik, nola enpresa kudeaketaren aldetikoa, bai eta enpresa berrien jarraipena, BEAZ, S.A. Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa deritzon erakunde kudeatzailearen bitartez gauzatzen da.

1999.erako, Enpresen Sorkuntzarako Egitamuak bi jarduketa-egitasmo ditu:

1. Enpresaren Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoa.

2. Enpresak Sortzeko Egitasmoa.

Bizkaiko Lurralde Historikoaren 1999rako aurrekontu orokorrak onetsirik daudela, bidezkoa da Enpresen Sorkuntzarako Egitamuaren funtzionamendua aipatu ekitaldian arautuko duen arautegia ematea, hurrengo aurkibidea oinarritzat harturik:

AURKIBIDE OROKORRA

I. atala. Jarduketa-egitasmoak.

1. kapitulua. Enpresaren proiektu eraberritzaileak.

2. kapitulua. Enpresen sorkuntza.

II. atala. Xedapen erkideak.

Xedapen gehigarria.

Azken xedapenak.

Adierazitakoa dela bide, Lan eta Ekonomi Sustapeneko foru diputatuak proposatu eta Foru Aldundi honen Gobernu Kontseiluak 1999.eko martxoaren 16ko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe XEDATU DUT: